permisos-por-puntos-solozabal

ZENBAT PUNTU DITU GIDARI BATEK?

Zenbat puntu ditut?

Hasiera batean 12 puntu dituzu, 8 puntu dituzten 2 salbuespen daude:

  • 2 urte baina gutxiagoko antzinatasuna duten gidariak.
  • Puntu guztiak galdu ondoren gidabaimena berriz lortu dutenak.

Nola galtzen ditut puntuak?

Zigor administratiboa dakarten arau-hauste LARRIAK edo OSO LARRIAK eginez. 

Zenbat puntu gal ditzaket?

Egun bakar batean ez dira 8 puntu baina gehiago galduko arau-hauste pilaketagatik, arau-hausteetariko bat OSO LARRIA ez bada behintzat, kasu horretan puntu guztiak galduko dira. 

Nola gehitzen ditut puntuak?

2 urte zigorrik eduki gabe egiten badituzu, guztira 12 puntu izatera pasako zara.

12 puntu baina gehiago eduki ditzaket?

12 puntu izatera heltzen zarenean, 3 urte zigorrik jaso gabe egonez gero, 2 puntu gehiago izango dituzu. Hurrengo 3 urtetan ere ez baduzu zigorrik jasotzen, beste puntu bat gehituko zaizu, horrela 15 lortuz eta puntuaketa gorenera iritsiz.

GIDABAIMENEKO PUNTUAK GALDU DITUZU?

PUNTUAK kentzen dituzten arau-hausteak

Abiadura mugak EZ errespetatzeagatik jartzen dituzten isunak eta puntu kentzeak:

      30 40 50 60 70 80 90 100 110 120
0 L 100€ 31-50 41-60 51-70 61-90 71-100 81-110 91-120 101-130 111-140 121-150
-2 L 300€ 51-60 61-70 71-80 91-110 101-120 111-130 121-140 131-150 141-160 151-170
-4 L 400€ 61-70 71-80 81-90 111-120 121-130 131-140 141-150 151-160 161-170 171-180
-6 L 500€ 71-80 81-90 91-100 121-130 131-140 141-150 151-160 161-170 171-180 181-190
-6 OL 600€ 81 91 101 131 141 151 161 171 181 191

 

Puntuak kentzen dituzten gainerako arau-hausteak:

-6

OL

Airean 0,50 mg/l baino gehiagoko tasa batekin, edo droga eta bizigarriak hartuta gidatzea (0,30 mg/l profesionalentzat eta 2 urte baina gutxiagaoko antzinatasuna duten gidarientza.

OL

Alkoholemia frogak egiteari edo droga eta estupefazienteen frogak egiteari uko egitea.

OL

Aurkako noranzkoan zirkulatzea.

OL

Modu beldurgarrian gidatzea edo baimendu gabeko ibilgailuen lasterketetan parte hartzea.

OL

Gidatze denbora %50 baina gehiagoan gainditzea edo deskantsu denborak %50 baina gehiagoan gutxitzea, garraiolaria zarenean..

OL

Takografoaren edo abiadura mugatzailearen funtzionamendua aldatzea.

OL

Radarren edo Trafikoko zainketa sistemen funzionamentu egokia eragozten duten gailuak dituzten ibilgailuak gidatzea.

OL

Takografoaren edo abiadura mugatzailearen funtzionamentu egokia aldatzen duten elementuak jartzea edo jartzen laguntzea.

-4

OL

Airean 0,25 mg/l eta 0,50 mg/l arteko tasa batekin (0,15 mg/l eta 0,30 mg/l artean profesionalentzat eta 2 urte baina gutxiagaoko antzinatasuna duten gidarientzat).

OL

Ibilgailu bat gidatzea, gidabaimen edo lizentzia egokirik gabe.

L

Objektu arriskutsuak bidera jaurtitzea (suteak, istripuak,... eragin ditzaketenak) edo zirkulazioa oztopatzea.

L

Lehentasunak ez errespetatzea eta ez gelditzea stop baten aurrean edo semáforo gorri baten aurrean. Trafikoko agenteen seinaleak ez errespetatzea.

L

Aurkako noranzkoan gidatzen dutenak arriskuan jarriz aurreratzea edo ikuspen gutxiko lekuetan aurreratzea.

L

Txirrindulariak arriskuan jarriz edo oztopatuz aurreratzea.

L

Atzeraka ibiltzea autopista eta autobietan.

L

Aurreko ibilgailuarekin segurtasun tartea ez mantentzea.

L

Gidabaimena baliorik gabe dagoela gidatzea edo gidatzen ari den ibilgailua erabiltzea debekaturik edukiz gidatzea.

-3

L

Bide Segurtasuneko Legea hautsiz noranzko aldaketak egitea.

L

Segurtasun uhalik gabe eta haurrentzako lotze sistemak erabili gabe gidatzea.

L

Kaskorik gabe edo homologatu gabeko kaskoarekin zirkulatzea.

L

Entzungailuak erabiliz edo arreta gutxitzen duten gailuak erabiliz gidatzea.

L

Mugikorra eskuekin erabiliz edo GPS nabigatzailea maneiatuz gidatzea.

Arau-hauste ARINEK 100€ko zigorra dute, LARRIEK 200€koa eta OSO LARRIEK 500€koa; eta kopurua %30 handitu daiteke ekintzaren larritasuna eta garrantziaren arabera, arau-hauslearen aurrekari eta berrerorle balditza kontuan harturik.

ORAINDIK BADITUT PUNTUAK, BAINA BERRESKURATU NAHI DUT

Nola berreskura ditzaket puntuak?

Bi modu daude:

  1. Arau-hausterik ez eginez 2 urtean egindako arau-haustea LARRIA bada, edo 3 urte egindako arau-haustea OSO LARRIA.
  2. Puntuen berreskuratze partzialeko kurtso bat eginez.

Zenbat puntu berreskura ditzaket?

Kurtsoarekin: 6 puntu gehinez, beti ere, 12 puntuko kopurua gainditu gabe eta galdu duzun puntu kopurua baina gehiago inoiz ez dela berreskuratuko kontuan hartuz.

Arau-hausterik ez eginez: azkeneko arau-haustetik 2 edo 3 urtera 12 puntuko hasierako kreditua berreskuratuko da (larritasunaren arabera; 2 urte arau-hauste LARRIEKIN eta 3 urte arau-hauste OSO LARRIEKIN).

Nola berreskuratzen ditut 6 puntu?

untuen berreskuratze partzialeko kurtso bat eginez, 12 orduko iraupena izango du kurtsoak; baina kontuz, kurtsoa 2 urtetik behin bakarrik egin dezakezu (gidari profesionalek urtero).

Noiz?

Nahi duzunean, baina lehendabizi DGTek puntuak kendu dizkizula baieztatu.

https://apl.dgt.es/WEB_COPACI/consultarPuntos.faces 

EZ DUT PUNTURIK, BERRESKURATU NAHI DITUT

Nola berreskura dezaket gidabaimena?

Puntu guztien berreskuraketa kurtso bat eginez, 24 orduko iraupena izango du kurtsoak, eta Trafikoko Buruzagitzako azterketa bat gaindituz.

Noiz?

Nahi duzunean, baina gidatu gabe egon behar zaren 6 hilabeteen bukaeran egitea komeni zaizu, izan ere, ezingo zara 6 hilabete horiek baino lehen azterketara aurkeztu. DGTek puntu guztiak kendu dizkizula baieztatu.

https://apl.dgt.es/WEB_COPACI/consultarPuntos.faces

Eta azterketa gainditzen ez badut?

4 orduko kurtso gehigarri bat egin beharko duzu eta Trafikoko Buruzagitzako beste azterketa bat gainditu.

Eta berriz ez badut gainditzen?

4 orduko beste kurtso bat egin beharko duzu eta Trafiko Buruzagitzako beste azterketa bat gainditu; baina kontuz, hau baita 4 orduko kurtsoa egin dezakezun azkeneko aldia, eta ez baduzu gainditzen, puntu guztien berreskuraketa kurtso osoa berriz egin beharko duzu.

GIDARI HASIBERRIA NAIZ

Eta urte bat baina gutxigo badaramakit gidatzen?

Gidari hasiberriek 8 puntu dituzte. Puntuak galtzen badituzte, 6 puntu berreskura ditzakete puntuen berreskuratze partzialeko kurtso bat eginez, beraien hasierako puntu kopurua (8 puntu) gainditu gabe.

KURTSO MOTAK

Puntuen berreskuraketa

Gidabaimenaren berreskuraketa

 - Iraupena: 12 ordu. 

 - 2 egunetan ematen da.

 - Gehienez 6 puntu berreskura daitezke  

 -  Iraupena: 24 ordu.

 -  4 egunetan ematen da.

 -   Berriz gidatu ahal izateko baimena berreskura dezakezu, puntu      guztiak galdu dituzulako edo epaiketa judizial batengatik.

2018ko KURTSOEN PREZIOA

Puntu guztien berreskuraketa: 405,22 €

Puntuen berreskuraketa partziala: 215,26 € 

KURTSOAREN ORDAINKETA

CNAEren (Confederación Nacional de Autoescuelas de España) Banco Popularreko kontuan 0075 1179 08 0600125176 sartu behar da dirua.

Kontzeptua: Izen abizenak, NAN eta kurtsoaren zenbakia (autoeskolan galdetu).

 

KURTSOEN EDUKIAK

Kurtsoetan ondorengo gaiak ematen dira:

  • Trafiko istripuak: arazoaren tamaina.

  • Impaktu baten dinamika eta biktimentzako ondorioak.

  • Gidatzea: erabakiak hartu behar diren ekintza bat.

  • Ahalmenak eta oinarrizko gaitasunak seguru gidatzeko.

  • Arrisku taldeak.

  • Abiadura, alkohola, drogen gehiegizko erabilera, gaixotasunak eta botikak, logura, nekea eta estresa arrisku faktore bezala.

  • Segurtasun aktiboa eta pasiboa.

  • Prebentziozko gidatze-teknikak.

  • Istripuetako portaera.

  • Trafiko arauak betetzearen garrantzia.

INTERESATUAK BETETZEKO FORMULARIOA:

Puntukako gidabaimena
Kurtso mota (*)
Entrada no válida
Abizena(k) (*)
Entrada no válida
Herria (*)
Entrada no válida
Telefonoa (*)
Entrada no válida
Jaiotze data (*)
Entrada no válida
Dituzun gidabaimena(k) (*)














Entrada no válida
Gidari profesionala (*)
Entrada no válida

Izena (*)
Entrada no válida
Helbidea (*)
Entrada no válida
Posta kodea (*)
Entrada no válida
E-posta
Entrada no válida
NAN (*)
Entrada no válida
Baimena eskuratutako data
Entrada no válida
Errepikatu kode hau bidali baino lehen (*) Errepikatu kode hau bidali baino lehen

Entrada no válida
Laguntza behar baduzu deitu
663 75 00 04 telefonora

Duzun puntu kopurua ikusteko


PUNTUKAKO GIDABAIMENA

No events found