KURTSOAK

ZER DA LANBIDE?

Eusko Jaurlaritzaren Euskal Enplegu Zerbitzua da. Langabetuak lan mundura egokitzeko trebakuntza ikastaroak eskaintzen ditu.

 http://www.lanbide.eus 

ZEINTZUK DIRA LANBIDEKO IKASTAROEN HELBURUAK?

Langabezian dauden pertsonak trebatzea, lana aurkitzeko aukera gehiago izan dezaten.

LANBIDEK ESKAINITAKO ZE IKASTARO EMATEN DITU SOLOZABAL AUTESKOLAK?

Solozabal Autoeskolak Lanbiderekin batera, ondorengo espezialitateetako gidari profesionalak trebatzen ditu:

  • Ibilgailuen gidaritzarako baimenak:
    • C1 eta C motak (Kamioak)

    • D1 eta D motak (Autobusak)

    • CE mota (Trailerra)

  • Gidarien Gaitasun Agiria (GGA)
    • Salgaien garraioa

    • Bidaiarien garraioa

  • Salgai arriskutsuen garraioa (ADR)
    • Oinarrizkoa

    • Zisterna

    • Lehergaiak

NORI ZUZENDUTAKO IKASTAROAK DIRA?

Lanbiden izena emanda dauden eta Euskadin beren bizilekua duten langabetuei daude zuzenduta, honez gain B motako gidabaimena (kotxea) eduki behar dute.

NOLA AUKERATZEN DIRA IKASTARO BAKOITZEKO IKASLEAK?

Ikastaro bakoitzean izena emandako langabetuekin zerrenda bat egiten da, aukeraketa froga eta elkarrizketa pertsonal baten ondoren trebakuntza jasoko duten ikasleen taldea aukeratzen da.

IKASTAROA ZERTAN DATZA?

Lanbide da ikastaroak antolatzen dituena, Solozabal Autoeskolak kurtsoa emango duen enpresa besterik ez da, beraz, ikastaroetako ordutegia eta ikastaro egunak Lanbidek ipintzen ditu.

Orokorrean eskolak goizez izaten dira, 8’30tatik 13’30etara, eta ordutegia betetzea derrigorrezkoa da (ziurtagiria ekarri behar da agertzen ez zaren bakoitzeko).

NOLA EGIN IZENA EMATEKO?

Doako ikastaroa da, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzaz antolatutakoa. Lanbidek ze ikastaro emango diren erabakitzen duenean bere webgunean iragartzen du.

Izena emateko, www.lanbide.eus webguneko izenemate inprimakia bete edo beraien bulegoren batera joan zaitezke.