GGA

cualificacion-inicial-solozabal

ZEIN GIDARI DAUDE LORTZETIK SALBUETSITA?

Hasierako Prestakuntzako ikastarotik salbuetsita daude ondorengo gidamainenen jabe diren gidariak:

autobus

D1, D1E, D eta DE

2008ko irailaren 11 baino lehen lortutakoak

camion

C1, C1E, C eta CE

2009ko irailaren 11 baino lehen lortutakoak

NOIZTIK DA DERRIGORREZKOA?

Hasierako Prestakuntzako ikastaroa egitera derrigortuta daude ondorengo gidamainenen jabe diren gidariak:

autobus

D1, D1E, D eta DE

2008ko irailaren 11az geroztik lortutakoak

camion

C1, C1E, C eta CE

2009ko irailaren 11az geroztik lortutakoak

 

Beti ere, gidabaimenari ematen dioten erabilpena salbuetsitako kasuen barruan ez dagoenenan.

ZEIN DIRA GGAREN SALBUESPENAK?

Ondorengo ibilgailuen gidariak salbuetsita daude, beraz gidabaimenarekin nahikoa dute:

  • Gehienezko abiadura 45 km/h duten ibilgailuei.
  • Indar armatuek, babes zibilekoek, suhiltzaileek eta segurtasun indarrek (edo aipatutako indarren eta erakundeen kontrolpean daudenek) erabiltzen dituzten ibilgailuak.
  • Teknikoki hobetzeko, konpontzeko edo mantentzeko errepidean entsegu-probak egiten dituztenak (edo berriak edo eraldatuak eta oraindik zirkulazioan jarri ez direnak). 
  • Larrialdietan erabiltzen direnak (edo salbamendu lanetara bideratutakoak).
  • Gidabaimena lortzeko erabiltzen diren ibilgailuak (edo gaitasun profesionalaren ziurtagiria lortzeko erabiltzen direnak).
  • Gehienez 3.500 Kgko BGM duten bidaiarien edo salgaien garraio pribaturako erabiltzen diren ibilgailuak, beti ere, makinen, animalien edo kirol eta jolas jardueren prkatika pertsonalerako osagarrien garraiorako bada behintzat.
  • Gidariaren lanbiderako tresneria garraiatzen duten ibilgailuak, betiere ibilgailua gidatzea gidariaren jarduera nagusia ez denean.

ZERTAN DATZA GGA LORTZEKO IKASTAROA?

Kurtsoa egiteko 2 modalitate daude:

  • Ohiko modalitatean 280 ikastordu dira: 260 ordu teoriko eta 20 ordu praktikoak.
  • Modalitate azkarrean 140 ikastordu dira: 130 ordu teorikoak eta 10 ordu praktikoak.

ZEIN ORDUTEGITAN IRAKASTEN DIRA HASIERAKO FORMAKUNTZAKO IKASTAROAK?

Normalki 2 ordutegi posible daude (ordutegiak moldatu daitezke):

  • Astelehenetik ostiralera 8’30tatik 13’30etara
  • Astelehenetik ostiralera 15’00tatik 20’00etara

HASIERAKO PRESTAKUNTZAKO IKASTAROETAKO ASISTENTZIA

Asistentzia derrigorrezkoa da, Administazioak egiten dituen ikuskapenetan ez agertzeak justifikatu beharko dira.

Justifikatu gabe klasera huts egin duen ikaslea, Garraio Aholkularitzak kurtsotik kanporatuko du.

ZERTAN DATZA AZTERKETA?

Ohiko bizilekua duen probintziako azterketen deialdietara bakarrik joan ahal izango da, eta ez du zerikusirik izango ikastaroa non egin duenarekin.

2 ordu izango dituzte 100 galderako test motako azterketa egiteko. Galdera bakoitzak 4 erantzun posible ditu eta bakarra aukeratu behar da. Erantzun egoki bakoitzeko puntu bat gehitzen da eta erantzun oker bakoitzeko 0,5 puntu kentzen da, erantzun gabeko galderek edo erantzun bat baina gehiago dutenek ez dute puntuatzen. Azterketa gainditzeko 50 puntu lortu behar dira.

NORK ETA NOLA ANTOLATZEN DITU AZTERKETAK?

Formakuntza ikastaroa amaitzean, GGA lortu nahi duten hautagaiek, kurtsoaren amaieratik kontatuz 6 hilabeteko epea izango dute azterketa gainditzeko.

Autonomi Erkidegoak arduratzen dira azterketak egiteaz eta urtean 6 azterketa gutxienez egin behar dituzte.

Ohiko bizilekua duen probintziako azterketen deialdietara bakarrik joan ahal izango da, eta ez du zerikusirik izango ikastaroa non egin duenarekin.

 

AZTERKETEN EMAITZAK
AZTERKETA GAINDITZEN EZ BADA?

Kurtsoaren ondorengo 6 hilabeteetan 3 azterketetara aurkez daiteke ikaslea, 2 hilabetetik behin azterketa bat baitago. 3 deialdi horiekin nahiko ez bada, berriz kurtsoa egin beharko du.

ZEIN DOKUMENTU JASOTZEN DU IKASLEAK?

Kurtsoa gainditzean, GAINDITUEN behin betiko zerrendak argitaratzen direnean, “Gidarien Gaitasun Ziurtagiria” eta “Gidarien Gaitasun Txartela” eskuratzen eskaera egiten laguntzen diegu ikasleei.

Txartelak 5 urteko balioa du eta soinean eraman beharko dute gidabaimenarekin batera GGA behar duen ibilgailu bat gidatu behar duten bakoitzean.

Gipuzkoako emaitzak: Ikusi hemen

Bizkaiako emaitzak: Ikusi hemen

NOLA BERRITZEN DA TXARTELA?

5 urtetik behin 35 orduko Etengabeko Formakuntza ikastaro bat egin behar du Gidarien Gaitasun Txartel berri bat lortzeko.

EZ DUZU C1 EDO C MOTAKO GIDABAIMENIK?

Prestakuntza osoa lortzeko pack bereziak ditugu:

PACK OSOA: GIDABAIMENA + SALGAIEN GGA + ADR

Gertuen duzun autoeskolan informatu zaitez.

EZ DUZU D1 EDO D MOTAKO GIDABAIMENIK?

Prestakuntza osoa lortzeko pack bereziak ditugu:

PACK OSOA: GIDABAIMENA + BIDAIARIEN GGA

Gertuen duzun autoeskolan informatu zaitez.

SALGAIEN GGAKO GAIAK:

1. GIDATZEA ETA SEGURTASUNA

1.1 Kate zinematikoa

1.2 Segurtasun gailuak

1.3 Erregai kontsumoaren optimizazioa

1.4 Gidatzea

1.5 Karga

2 BIDE SEGURTASUNEKO OINARRIAK

2.1 Trafiko arauak eta bide segurtasuna

            2.2 Gidatzea eta bide segurtasuna: giza faktorea

            2.3 Trafiko istripuak

3 GIDARI PROFESIONALAREN FIGURA

            3.1 Gidaria, enpresako agente aktiboa

            3.2 Gidaria, segurtasun faktorea

            3.3 Lan istripuak garraioan eta euren prebentzioa

4 SALGAIEN GARRAIOKO INGURU EKONOMIKOA

5 SALGAIEN GARRAIORAKO ARAUDIA

6 TAKOGRAFOA

7 SALGAIEN KARGA ETA ESTIBA OPERAZIOAK

8 SALGAI ARRISKUTSUEN GARRAIOA

BIDAIARIEN GGAKO GAIAK:

1. GIDATZEA ETA SEGURTASUNA

1.1 Kate zinematikoa

1.2 Segurtasun gailuak

1.3 Erregai kontsumoaren optimizazioa

1.4 Gidatzea

1.5 Karga

2 BIDE SEGURTASUNEKO OINARRIAK

            2.1 Trafiko arauak eta bide segurtasuna

            2.2 Gidatzea eta bide segurtasuna: giza faktorea

            2.3 Trafiko istripuak

3 GIDARI PROFESIONALAREN FIGURA

            3.1 Gidaria, enpresako agente aktiboa

            3.2 Gidaria, segurtasun faktorea

            3.3 Lan istripuak garraioan eta euren prebentzioa

4 ERREPIDEAN BIDAIARIAK GARRAIATZEKO INGURU EKONOMIKOA

5 ERREPIDEAN BIDAIARIAK GARRAIATZEKO ARAUDIA

6 TAKOGRAFOA

7 GIDATZEA

8 GIDARIAREN FUNTZIOAK ETA BIDAIARIEKIN HARREMANA

9 KARGA

centros-homologados-cap

INTERESATUAK BETETZEKO FORMULARIOA:

(Fomentoko listetan sartu ahal izateko 10 egun lehenago izena eman behar da)

FORMULARIOA BETE