KURTSOAK

conduccion-economica

ZER DA EEE?

Energiaren Euskal Erakundea da eta Eusko Jaurlaritzaren agentzia energetikoa da.

http://www.eve.eus

eve1

ZEIN DIRA GIDATZE ERAGINKORREKO KURTSOAREN HELBURUAK

Ikastaroaren helburua, kostu energetiko baxuagoagoaren (%15eko murrizpena), eta kutsadura eta errepideetako bide segurtasuna hobetzearen kultura berrian barneratzeko gidaria trebatzean datza.

Gidariaren jarrera:

  • Ibilgailuaren inertziak aprobetxatzea.
  • Abiadura konstantea mantentzea.
  • Gidatze kontrolatua: aurreikuspena eta aurre hartzea.
  • Zirkulazioan murgiltzea: konzentrazio ez behartua.
  • Gidatze lasaia: Estresaren murrizketa; portaera tolerantea.

 

 

 

 

NORI ZUZENDUTA DAGO IKASTAROA?

Euskadin beren bizilekua duten pertsonei, B motako gidabaimena (kotxea) dutenak.

KURTSOA NOLAKOA DA?

Klase teoriko eta praktikoz osaturiko 4 orduko doako ikastaro bat da.

NOLA BANATZEN DA KURTSOA?

Kurtsoa 4 zatitan banatzen da:

  1. Klase praktikoa: Ikasleak ezarritako ibilbidetik gidatzen du eta erregai kontsumoa eta batazbesteko abiadura neurtzen dira. 

  2. Klase teorikoa: Gidatze eraginkorraren gakoak zehazten dira, ikasle bakoitzari ematen zaion eskuliburuan islatuta.
  3. Klase praktikoa: Ikasleek zehaztutako ibilbide beretik gidatuko dute gidatze eraginkorrean lortutako ezaguerak aplikatuz eta erregai kontsumoa eta batazbesteko abiadura neurtzen dira.
  4. Azken ondorioak: Emaitzen konparaketa eta aurreztu den erregai eta euro kopurua, baita saihestu diren CO2 isuriak ere.

NOLA EMAN DEZAKET IZENA KURTSOAN?

Kurtsoa doakoa da, Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza ematen du.

Izena emateko www.eve.eus weborrian dagoen izen-emate formularioa bete behar da edo 944.035.664 telefonora deitu.

NOIZ DIRA IKASTAROAK?

Energiaren Euskal Erakundeak, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarekin sortzen ditu ikastaroak.

Ikastaroen programa http://www.eve.eus/Jornadas/Proximas-jornadas.aspx weborrian iragartzen da, baina taldeak ere osa daitezke (lankideak, lagun taldeak,...) eta ikastaro bat eskatu edo banaka deitu eta talde batean sartu.

logo evelogo gobierno vasco