KURTSOAK

capacitacion

ZER DA GARRAIORAKO LANBIDE HEZIKETA?

Europa mailan, errepidez salgaien edo bidaiarien garraio publiko funtzioak eta garraioari dagozkion ekintza laguntzaile eta osagarrien funtzioak bete ahal izateko behar den titulu administratiboa da.

NORENTZAT DA BEHARREZKOA?

Enpresei dagokienean, Lanbide Heziketa lortzea beharrezkoa da:

  • Bazkide kapitalista batek gutxienez, nazio mailako edo nazioarteko garraio publikoko empresaren gutxienez %15eko kapitalaren jabe dena.
  • Nazio mailako edo nazioarteko garraio publikoaz arduratzen diren pertsona fisikoak (autonomoak); kasu honetan, bere ezkontidea izan daiteke titulua duena.

 

Ibilgailuei dagokienez, Lanbide Heziketa edukitzea beharrezkoa da:

  • 2 tona baina gehiagoko BGM duten salgaiak garraiatzeko ibilgailuak.
  • 9 bidaiari baina gehiago garraiatzeko ahalmena duen ibilgailuak.

NOR DAGO SALBUETSITA?

  • Garraio pribatu partikularrak.

  • Kotxeetan (9 eserleku arte) egiten diren garraio pribatu osagarriak, osasun garraioa eta hileta garraioa izan ezik.
  • Esparru itxien barruan egiten diren garraio publiko eta pribatuak, garraioa ez den beste ekintza batzuez arduratzen bada.
  • Gehienez 2 tonako BGM duten ibilgailuetan egiten diren garraio publiko osagarriak edo pribatu osagarriak.

ZEIN BALDINTZA BETE BEHAR DIRA?

  • Azterketako deialdia egiten duen Autonomi Erkidegoan ohiko egoitza izatea.
  • Autonomi Erkidegoaren bidez eskuratzen duzun eskaera-orria entregatu behar da NANaren fotokopiarekin eta tasak epe barruan ordaindu izanaren ziurtagiriarekin batera.

Ez da beharrezkoa gidabaimenik edukitzea aurkeztu ahal izateko.

Eskaera-orria:   http://www.garraioak.ejgv.euskadi.net/appcont/transportistas/capacitacion_dat/file/pdf/solicitud/solicitud_c.pdf

NOLA LORTZEN DA?

Autonomia Erkidego bakoitzeko Mugikortasun Buruzagitzak, gutxienez urtean behin, ezartzen duen azterketa gainditu behar da. Pertsona bakoitza ohiko egoísta duen Autonomi erkidegoan bakarrik aurkeztu daiteke azterketara.

ZEIN MATERIA AZTERTZEN DIRA IKASTAROAN?

  • Zuzenbide pribatuko elementuak
  • Garraiolaria merkataritzako enpresari

  • Gizarte zuzenbidea

  • Zerga zuzenbidea

  • Komertzio eta finantza kudeaketa

  • Merkatura sarbidea

  • Ustiapenaren arauak eta teknikak

  • Bideko segurtasuna

1999ko ekainaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean bilduta daude frogen gaiak.

NOIZ HASTEN DA KURTSOA ETA ZEIN ORDUTEGIREKIN?

Azterketako data, hilabete lehenago argitaratzen da; hilabete hau ez da nahikoa azterketa prestatzeko, beraz ikastaroa otsailean edo martxoan hasten da. Klaseak Azpeitian izaten dira larunbat goizetan 8:00tatik 13:30etara eta asteazken eta ostegun arratsaldeetan 18:00tatik 21:00etara (klaseen ordutegiak urtero aldatzen dira, ikasleek duten aukeren arabera)

NOLAKOA DA AZTERKETA?

Azterketak 2 zati ditu:

  • 100 galderako test bat, 4 erantzun posiblerekin.Erantzun egoki bakoitzeko 0,04 puntu gehitzen dira eta erantzun oker bakoitzak 0,02 puntu kentzen ditu; erantzun gabeko galderek eta erantzun bat baina gehiago markatuta dutenek ez dute baliorik.
  • Erantzun edo kalkulatu behar diren 6 kasu praktiko, erantzun bakoitzak 0 eta puntu bat artean ematen du.

AZTERKETA GAINDITZEKO ZENBAT PUNTU LORTU BEHAR DIRA?

Lehenengo zatia gainditzeko 2 puntu lortu behar dira eta bigarren zatia gainditzeko 3 puntu; baina azterketa gainditzeko 2 zatien artean 6 puntu lortzea beharrezkoa da.

AZTERKETA GAINDITZEN EZ BADA?
IKASLEAK ZEIN DOKUMENTU JASOTZEN DU?

Ikasleak azterketa gainditzen duenean, Autonomia Erkidego bakoitzeko Sustapen Ministerioak Lanbide Heziketako ziurtagiria igortzen du. Ziurtagiri honek, Salgaien edo Bidaiarien (egindako azterketaren arabera) garraiolari bezala, laguntzaile bezala eta ekintza osagarriak egiteko gaitasuna ematen du.

Dicho Certificado es válido para trabajar en toda la Comunidad Europea.

INTERESATUAK BETETZEKO FORMULARIOA:

(Fomentoko listetan sartu ahal izateko 10 egun lehenago izena eman behar da)

Garraiorako Lanbide Heziketa
Izena(*)
Entrada no válida
Abizena(k)(*)
Entrada no válida
Telefonoa(*)
Entrada no válida
E-posta
Entrada no válida
Lortu nahi duzun Lanbide Heziketa
Entrada no válida
Kontsulta
Entrada no válida
Errepikatu kode hau bidali baino lehen(*) Errepikatu kode hau bidali baino lehen
Entrada no válida

HEZIKETA KURTSOAK

No events found