KOTXEEN B GIDABAIMENA :
Ondorengo ibilgailuak gidatzea baimentzen du:
» 3.500 Kg BGM gainditzen ez duten eta gidariaren eserlekua kontatuz 9 eserkeku baino gehiago ez dituzten automobil guztiak (hiru gurpileko ibilgailuak eta kuadrizikloak multzo honetan sartuz).
» Mugimendua murriztuta duten pertsonentzako ibilgailuak.
» Nekazaritzarako ibilgailu bereziak, autopropultsatuak edo ibilgailu multzoak inongo murrizketarik gabe.
» 40 km/hko abiadura edo BGM 3.500 kg gainditzen ez duten lan eta zerbitzuetarako ibilgailu bereziak.
Gutxieneko adina: 18 urte, baina 21 urterarte ezingo da 15 Kwko potentzia gainditzen duten hiru gurpileko ibilgailurik eta kuadriziklorik gidatu.
Egin beharreko frogak:
» Azterketa teorikoa (A1, A2 edo A gidabaimenik ez baduzu).
» Zirkulazioko azterketa.