KURTSOAK

ADR

ADR ZIURTAGIRIA LORTZEA

Nola lortzen da Salgai Arriskutsuak Garraiatzeko ziurtagiria?

Ziurtagiria lortzeko, derrigorrez kurtso bat egin behar da eta ondoren Trafiko Buruzagitzaren azterketa teorikoa gainditu behar da.

Zein baldintza bete behar dira?

Gutxienez urtebeteko aintzinatasuna duen B gidabaimena edukitzea.

Gidabaimen profesionalak edukitzea beharrezkoa da?

Ez da derrigorrezkoa, B gidabaimenarekin nahikoa da, baina ziurtagiri psikoteknikoa aurkeztu beharko zenuke; C edo EC edo D gidabaimen profesionalak badituzu, ez da behar.

Nola banatzen dira Salgai Arriskutsuak Garraiatzeko kurtsoak?

3 ikastaro ezberdin daude:

  • OINARRIZKOA: Salgai Arriskutsuen Garrairako Ziurtagiria lortzeko gutxieneko prestakuntza da.
  • ZISTERNAK: Salgai Arriskutsudun zisterna ibilgailuak garraiatu ahal izateko beharrezkoa den prestakuntza da.
  • LEHERGAIAK: Lehergaiak garraiatu ahal izateko behar den prestakuntza da.

ADR lortzeko beharrezkoa al da 3 kurtsoak egitea

Ez, 4 konbinazio posible eskaintzen ditugu, gidariaren beharren arabera:

  • Oinarrizkoa lortzea (ezinbestekoa)
  • Oinarrizkoa eta Zisternak lortzea
  • Oinarrizkoa eta Lehergaiak lortzea
  • Oinarrizkoa, Zisternak eta Lehergaiak lortzea

Noiz ematen dira lorpen ikastaroak?

Oinarrizko Prestakuntzako ikastaroaren iraupena 2 asteburukoa da: larunbata eta igandea goizez.

Zisterna eta Lehergaien ikastaro espezifikoek asteburu bateko iraupena dute bakoitzak, larunbata eta igandea goizez.

ADR kurtso batean irakasten diren ikasgaiak

  • Salgai Arriskutsuen Araudia
  • Lehen laguntza
  • Suteen itzalketa (klase praktikoa)

Ikastaroetara joatea beharrezkoa da?

Bai, ikastaroen egutegi eta ordutegia Trafiko Buruzagitzan aurkezten dira, eta ikuskatzaileak pasatzen dira ondo betetzen direla ziurtatzeko; ikasleren bat falta bada, kurtsotik kanporatua izango da.

Azterketa egin behar da?

Bai, ikastaro bakoitzaren ondoren Trafiko Buruzagitzaren azterketa gainditzea ezinbestekoa da.
Oinarrizko azterketa gainditzen ez bada, ezin da Zisterna eta Lehergaien azterketetara aurkeztu.

Nolakoa da azterketa?

Azterketan, 20 minutu dituzu 20 galdera erantzuteko 3 erantzun posiblerekin, hauetatik erantzun bakarra da egokia, eta ikasleak denera 2 erantzun bakarrik egin ditzake gaizki azterketa gainditzeko.
Behin azterketa (edo azterketak, hartutako aukeraren arabera) gainditutakoan, salgai Arriskutsuen Garraiorako Ziurtagiria eskatzen da eta bertan markatuta agertuko dira garraiatu ditzakeen salgai arriskutsu motak. Ziurtagiri honek 5 urteko balioa du

Ikasleak azterketa gainditzen ez badu?

Ikasleak azterketa gainditzen ez badu, berriz aurkeztu beharko da azterketara, eta berriz ere huts egiten badu, tasak berriz ordaindu beharko ditu eta 15 egun itxaron hurrengo azterketara arte.

Noiz izango dira hurrengo kurtsoak?

Kurtsoen egutegian begiratu.

 

ADR ZIURTAGIRIA BERRITZEA

Zenbatero berritu behar da?

Lortu genuenetik 4. eta 5. urte bitartean berritu behar da. 5 urte pasatzen badira berritu gabe, ADR ziurtagiria galtzen da.

Zertan datza berritzeak?

Ziurtagiria lortu genuenetik 5 urteak igaro baino lehen, berritze ikastaro bat egin behar da.

Berritzeko azterketa egin behar da?

2013ko urriaren 8az geroztik beharrezkoa da Trafiko Buruzagitzaren azterketa egitea ziurtagiria berritzeko.

Nolakoak dira berritze ikastaroak?

Oinarrizkoa berritzea: asteburu bat, larunbata eta igandea goizez.

Zisternak berritzea: Egun bat, larunbata edo igandea goizez (normalean larunbata).

Lehergaiak berritzea: Egun bat, larunbata edo igandea goizez (normalean larunbata).

Asignaturas que se imparten en un curso de ADR

• Reglamentación de Mercancías Peligrosas
• Primeros Auxilios
• Extinción de incendios (clase práctica)

Epe barruan berritzen ez bada, zer gertatzen da?

Berriz hasi behar da mota bakoitza lortzeko ikastaroekin eta azterketarekin.

Noiz izango dira hurrengo kurtsoak??

Kurtsoen egutegian begiratu.

 

ZER ESAN NAHI DU ADR?

 ADR siglek Salgai Arriskutsuak Errepidez Nazioartean Garraiatzeko Akordio Europarra esan nahi dute (European Agreement concerning the International carriage of Dangerous goods by Road). 

ZER ULERTZEN DA MATERIA ARRISKUTSU BEZALA?

Bere manipulazio, garraio edo biltegiratzean, kontaktuan dauden pertsonen osasunari eragin edo ingurumenean edo instalakuntzetan kalte materialak sor ditzaketen lurruna, kea, hautsa edo gasa sortu edo bota ditzaketen sustantzia edo produktu guztiak.

NOLA ZIURTATU DAITEKE ADR MATERIAK GARRAIATU DITZAKEDALA

ADR ziurtagiria erakutsiz. Lortzeko kurtsoa egin behar da eta duen 5 urteko balioa gainditu baino leen berritu behar da.

tarjeta adr conductor 2011

INTERESATUAK BETETZEKO FORMULARIOA:

ADR
  1. Kurtso mota
    Entrada no válida
  2. Izena(*)
    Entrada no válida
  3. Abizena(k)(*)
    Entrada no válida
  4. NAN(*)
    Entrada no válida
  5. Helbidea(*)
    Entrada no válida
  6. Herria(*)
    Entrada no válida
  7. Posta kodea(*)
    Entrada no válida
  8. Telefonoa(*)
    Entrada no válida
  9. E-posta
    Entrada no válida
  10. Oinarrizkoa
    Entrada no válida
    Baimena lortutako data eta azken berritze data
  11. Zisternak
    Entrada no válida
    Baimena lortutako data eta azken berritze data
  12. Lehergaiak
    Entrada no válida
    Baimena lortutako data eta azken berritze data
  13. Errepikatu kode hau bidali baino lehen(*)
    Errepikatu kode hau bidali baino lehen
    Entrada no válida

ADR Ikastaroak

No events found